Jakin-minak bultzatuta, Nere Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastera eta, ondoren, Argazki Zuzendaritza ikastera joan zen. Gizarte osagaia duten istorioetara zaleturik, 2018tik bereziki zinema dokumentalean dihardu argazkilaritza sailean, behin baino gehiagotan Al Borde Films, Maru Solores, Julen Zubiete eta Izaskun Arandiarekin elkarlanean. 2020an asmo handiko proiektu bat amaituko da: "Nora" luzemetraiaren filmazioari buruzko film dokumentala (zuz. Lara Izagirre). Bertan, Nere haratago doa eta gidoiaz, filmaketaz eta muntaketaz arduratzen da. Esperientzia horri esker, Nere ideia-prozesuari lotutako beste lur batzuetan sartzera animatzen da. Gaur egun, askotariko hiru gidoi idazten ditu: webserie bat, dokumental bat eta film labur bat.