Jaialdia

Del 23 al 25 de octubre, en Bilbao, se celebra la 9ª edición del XPREST! AUX, un festival de cine express organizado por Zinemakumeak gara! con la colaboración de la revista AUX Magazine.

Easy to manage your all data interface

Consectetur adipisicing elitsedie do eiusmod tempor incididunt labore et dolore magnaaliq voluptatem.

Responsive design for all devices

Tansectetur adipisicing elitsedie do eiusmod tempor incididunt labore et dolore magnaaliq voluptatem.

A complete feature ready to help you

Nonsectetur adipisicing elitsedie do eiusmod tempor incididunt labore et dolore magnaaliq voluptatem.

Oinarriak

Zinemakumeak gara! eta AUX Magazine aldizkariak XPREST! AUX Jaialdiaren 9. edizioaren deialdia egin dute oinarri hauen arabera:

  1. Jaialdia 2021ko urriaren 23tik 25era egingo da. Edozein pertsonak edo taldek sortutako lanak aurkeztu ahal izango dira, formulario online honen bidez izena eman ondoren edo urriaren 23an jaialdiaren meeting pointean. Beti ere emakume batek edo gehiagok zuzendu dituztela egiaztatu behar da.
  2. Film laburren gaia urriaren 23an, 12:00etan, jakinaraziko da Bilborock-ren instalazioetan (Muelle La Merced, 1), eta komeni da parte hartuko duten taldeen ordezkari bat edo gehiago egotea.
  3. Film laburren gaia webgune honetan bertan argitaratuko da, ekitaldia aurkeztu eta bi ordura, jaialdiko deialdian parte hartu ezin izan duten taldeek parte hartu ahal izan dezaten.
  4. Lanak 2021ko urriaren 25ean entregatuko dira, 15:30etik 16:30era, Bilborock-an, jaialdiaren egoitzan. Epez kanpo entregatutako lanek ezin izango dute saririk jaso, baina antolatzaileek lehiaketatik kanpo erakusteko eskubidea izango dute.
  5. Film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta USB memoria batean entregatuko dira, formatu hauetan:
    • H.264/H.265 MP4 edo mov (1280 × 720/1920 × 1080)
    • Apple Prores (1280×720 / 1920×1080)
  6. Kasu jakin batzuetan online transferentziak onartuko dira (Dropbox, WeTransfer...).
  7. Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko jaialdiaren estandarretik kanpoko formatuetan aurkezten diren lanen ardura.
  8. Lan guztiek AUX aldizkariaren ale bat izan behar dute, film laburrean zehar argi ikusteko modukoa. Horretarako behar diren aleak parte-hartzaileen eskura jartzeko konpromisoa hartzen du erakundeak.
  9. Parte hartzen duen pertsona edo talde bakoitzak film labur bakarra aurkeztuko du. Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen erantzukizunik.
  10. Film laburrean agertzen diren adingabe guztiek beren legezko ordezkarien baimena aurkeztu beharko dute, nahitaez.
  11. Taldeak film laburrean agertzen diren pertsona guztien baimena izan beharko du, baita ager litezkeen marka, leku edo antzeko guztiena ere. Erakundea ez da egiten irudi-eskubideen arazoen erantzule.
  12. Zinemarekin, feminismoarekin, diseinuarekin, komunikazioarekin eta arte plastikoekin zerikusia duten hiru pertsonak osatutako epaimahai bat izendatuko du antolakuntzak. Epaimahaiaren epaitza apelaezina jaialdiaren amaierako saioan jakinaraziko da, eta sari bat edo guztiak eman gabe utzi ahal izango dira, baldin eta epaimahaiak uste badu lanek ez dutela behar besteko kalitaterik.
  13. XPREST! AUX. Jaialdiaren 9. edizioaren amaiera ekitaldian urriaren 25ean, 20:00etan, Bilborock-an, aurkeztutako film labur guztiak proiektatuko dira, eta dagozkien sariak banatuko dira. Sari hauek ezarri dira:
    • 1. saria: 700 euro, Emakundek emandakoa.
    • 1. saria: 400 euro, Bilbao Historikok emandakoa.
    • Aux Magazine saria: Los Tamarises jatetxean irabazleentzako esperientzia gastronomikoa.
    • Bilbao Historiko Saria: lunch/koktel bat, janariarekin, Bilbao Historiko jatetxeetako batean, talde irabazlearentzat.
  14. Aurkeztutako film laburretan Bilbo Historikoa osatzen duten eremuetako edozein kokapenak agertzea baloratuko da.
  15. Sarituak izanez gero, saria taldeko arduradunaren kontu korrontera transferitu edo sartuko da, eta bera izan beharko da kontuaren titularra. Irabazleen ardura izango da bere gain hartzea kontzeptu honegatik lege fiskalak agintzen duen diru-kopurua, horrela agintzen badu, sartzeko edo atxikitzeko.
  16. Sari hauetako baten irabazlea adingabea baldin bada, saria bere tutore legalaren kontuan sartuko da.
  17. Parte-hartzaileek egindako film laburren komunikazio publikorako, erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak laga dizkiote jaialdiari.
  18. Jaialdian parte hartzeak oinarri horiek onartzea dakar.

Epaimahaia

You need offer an experience that is not available elsewhere. Clean and creative HTMl template design for you.

[title}
Argazkilaria
Elssie Ansareo
[title}
Argazkilaria
Olga Ruiz
[title}
Erredaktore burua
Roberto González

Babesleak